BeldurraElkarguneaHezkuntzanabarmenduakUncategorized @eu

Gaur ttiklik elkarguneak 6 urte

Duela 6 urte gure 3.alaba deitu genion leku fisikoa ireki genuen. Ttiklikek (www.ttiklik.eus) sarean 8 urte beteko ditu aurten, eta azken 6ak fisikoki ere lanean ibili gara, web bidezko baliabideak denen eskuetan jartzeko asmoz. Duela 6 urte ttiklik elkargunea eta duela 3 urte Nerea Garmendia Yaben-en omenez kolore-kolore txokoa deitu genion ttiklik 2.0 espazioa ere zabaldu genuen.

Urte hauetan eskaini ditugun tailer, ikastaro, jardunaldi eta hitzaldi kopurua ikaragarria izan da. Josten eta sortzen tailerra, sukaldaritza (makrobiotikoa, osasuntsua, ogi-tailerrak, haurrekin), antzerkia (haur zein heldu), zirkoa, yoga (haurdunena, haurrena, akroyoga), psikomotrizitatea, garapen pertsonala, musikoterapia, diziplina positiboa, guraso eta hezitzaile eskolak, pedagogia desberdinak, udaleku bereziak…Gurasoei Gutuna idazlan lehiaketa…

Telebista saioak ere grabatu ditugu ttiklik elkargunean (tripazorri). Beasaingo Usurbe Antzokia eta Igartzako Jauregia leku gabe geratu zaizkigu gure ekintzetan… Donostian urte osoko plangintza aurrera atera genuen, herri eta ikastetxe desberdinetan hitzaldiak antolatu ditugu…

Bat-batean hamarmila ekintza, pertsona, lagun datozkigu burura. Ederra da!

ttiklikek martxan daramatzan urte hauetan gauza zoragarriak gertatu zaizkigu eta horietako bat, iraganeko mamuei agur esateko indarra eman digula izan da, ttiklik guretzako sendabidea izan da. Hazten eta ahazten lagundu digu. Bide guzti honetan gauza batzuk ere galdu ditugu, gaizki-ulertuak medio gertuko pertsona batzuk urrundu zaizkigu baina beste batzuk, ezagunak ez zirenak, gerturatu eta lagun bihurtu.

Atzera begira jarrita, orain bertan sentitzen dugun nekea ulertzekoa dela konturatu gara, dena utzi dugu hor, gure beldurrak, urduritasunak… eta gure indar guztiak.

  1. urtebetetze honek inflexio puntu bat emango digu gure bidean. Indarrak neurtzeko garaia iritsi zaigu.

Aurten dragoiaren urtea zela esan genuen, eta inoiz baino hobeto asmatu genuen. Dragoiaren suak erre egiten baitu dena. Erretzeak, gauzak berregitea eskatzen du. Eta guk datorren ikasturte hau horretarako erabiliko dugu. Indarrak hartu eta gure bidea zein izatea nahi dugun zehazteko.


2019-2020an eskainiko ditugun tailerrak hauek izango dira:

 

(ANTZERKI EMOZIONALA) HAURRENTZAKO GARAPEN EMOZIONAL TAILERRA 

NERABEENTZAKO GARAPEN EMOZIONAL TAILERRA

GURASOENTZAKO EMOZIO ESKOLA: EMOZIOETAN HEZTEN BIZITZARAKO PRESTAZEN

GURASO ESKOLA

Ikastetxeetan zuzenean:

HARREMAN PSIKOMOTRIZITATEA

HAURRENTZAKO HARREMAN PSIKOMOTRIZITATEA irakasleentzako

Urtean hainbat aldiz:

CURSO PARA LA VIDA COTIDIANA BASADO EN MINDFULNESS

DISZIPLINA POSITIBOKO TAILERRAK. GURASO ETA HEZITZAILEENTZAKO 

Tailer hauetan interesa baduzue bete ondorengo formularioa eta jarriko gara zuekin harremanetan (ekainaren 1etik 20ra bitartean)

Back to top button