nabarmenduakUncategorized @eu

ttiklik elkargunea SALGAI

zikloak ixten...

Zikloak ixtea zein garrantzitsua den behin eta berriz esan diogu gure buruari.

Aurrera jarraitu nahi bada, bizitzan erabaki batzuk hartu behar izaten da; batzuk besteak baino errazagoak izan ohi dira hala ere 🙂

ttiklik proiektu honen parte izan den ttiklik elkargunea-ri AGUR esateko unea iritsi zaigu. Aurrekoan esan genuen bezala, lokal/leku/elkargune/txoko honek HAZTEN eta AHAZTEN lagundu digu. Zauriak sendatzen eta indarrak hartzen. Orain indartsu eta osorik gaudela ordea, beste ate batzuk irekitzeko garaia iritsi da eta horretarako, proiektu berriei aurre egiteko, hain kuttuna dugun txoko hau askatzea tokatzen da.

Lekua ezagutzen duzutenok badakizue ondo zer askatzea goazen… eta ezagutu ez duzutenok hemen behean dituzue gure leku honen argazki batzuk.

ttiklik elkargunea salduko dugu, baina ez ttiklik proiektua. ttiklik 2.0 espazioak martxan jarraituko du eta on-line ere luzerako izango gaituzue.

Mila mila esker zuengatik jaso dugun guztiagatik,

Itxaro

 

 

Related Articles

Back to top button