Tamara Arroyo Ramada

 

 Tamara

 

Ongi etorri Tamara!

Ezagutu zintudan egunean transmititu zenidan indarra izaten jarraitu beti!

ESKERRIK ASKO

TTiKLik! taldea.

 

Tamara Arroyo Ramada (Irun 1985) http://alasdemar.wordpress.com/

bio0

Bizitzaren misterioak maite dituen ipuin-kontalari nomada.

Haurrez inguratuta hazi den familia ugari batetik dator. Abentura eta desabentura konstanteak bizi izan ditu. Familia honetan gogo eta bizi betea hazi zen: aurrera egiteko goga, lana egitekoa, ikastekoa, elkarbanatzeko gogoa…horrek kanpora atera eta bere kabuz gauzak ikasten joatera bultzatu zuen. Psikologian lizentziatu eta horri esker leku desberdinetara bidaiatu ahal izan zuen, bidaia horietan pertsona zoragarriak ezagutu zituen eta gaur egun dena sortzen lagundu zioten.

Haurtzaro eta gaztaroa dira gehien landu dituen taldeak, talde eta sistema zabaletan. 

Psikologia, Gorputz eta Psikoterapia Transpersonalan (Biosintesis) formakuntza jasoa, Quiromasai Holistikoa, Reiki, Terapia Alternatiboak, Naturopata, Ipuin kontalaritza, Ahotsa… 

Hemen ere badago: Asociación Cultural Integral Dragonfly

(TTiKLiK!ek itzuli-laburtutako testua)

 

HELDU, GAZTE ETA HAUR PSIKOTERAPIA

Tamara Arroyo Ramada

Psikologa (kolegiatu zkia.: GZ 02186)

Haur eta Heldu Psikoterapeuta.

LAN DINAMIKA:

Haurrekin.- Baliabide terapeutiko desberdinak erabilita, haur eta helduen elkarbizitzarako osasungarriak diren jokaeretan, ohituretan, gatazken kudeaketan, emozioen lanketan, etab. jardungo gara. Gorputz eta Psikoterapia Transpertsonalean (Biosíntesis) oinarrituko gara, Psikologia Pre eta Perinatala zein Enbriologian oinarri duena (Reich, Lowen, Boadella). Baita ikuspegi Sistemiko eta ludiko batetik.

bioIpuinak, jolasak, marrazkiak, gorputz adierazpena, arnasketa-erlaxazioa etab. izango dira helburu terapeutikoak bideratzeko herramintak.

Loaren nahasteak, esfinterren kontrola, beldurrak, zelopatiak, arreta eta kontzentrazioa, doluak, sozializaio arazoak, emozioen kudeaketa, etab. Gutxienez 3-4 saiorekin hasiko gara, astero edo bi astetik behin. Kasuaren inguruko informazio nahikoa jasotzeko eta hurrengo pausuak zeintzuk izango diren aztertzeko

Helduekin.- Antsietatea, estresa, gorputz blokeoak, bikote arazoak, doluak, neke emozionala, fobiak, pertubazio mental-emozionalak, etb. lantzeko espazioa eskaintzen dut ere. Hau ere, Psikoterapia eredu berarekin.

BESTE ERREFERENTZI GUNEAK:

San Martin Zentru Mediko eta Psikologikoko Osasun Psikologa gisa lan egiten dut Haur Psikologa bezala. http://www.centromedicosanmartin.com/

Alas de Mar Psikologia eta Gorputz Terapiak proiektuko zuzendaria. http://alasdemar.wordpress.com/

 

Tamarak emandakoak:

2013/09/02: Koloretako barkua 

 

Flyer_bios_ntesis_ (2)

 

 

 

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button