Amatasuna

Estresak memori eta arintasun mentalaren galera sortzen du

Estresak memori eta arintasun mentalaren galera sortzen du

 

Gai batean aditua den pertsona bat, hitzaldi bat ematera doanean, estresaren ondorioz, hitzik gabe geratzea gerta daiteke.

Estresa memoria galeraren sortzaile bat izan daiteke. Ikerketa batzuk diotenez, zoriontsu diren pertsonek, estres maila baxu edo gabekoek, estresatuta bizi diren edo ez hain zoriontsu direnek baino bizitza luzeagoa daukate.

Normalean estres hau, guk geuk sortutakoa izaten da; beraz, badago ekiditerik. Hona hemen horretarako estrategia batzuk:

Helmuga errealistak finkatu

Gutako gehienok egunen batean helburu bete ezinen bat ezarri dugu. Lau hilabetetan egiteko proiektu bat aste betean egingo genuela esatea adibidez. Bete ezinezko helmugak jartzen badituzu, mugako tentsio batetara iritsiko zara eta normalean porrota ekarriko dizu. 

Zentzuzko helmugak zehaztean, zure biziaren gaineko kontrol handiagoa lortuko duzu eta bai fisiko nahiz mentalki ondo prestatuta egoten lagunduko dizu.

Ariketa fisikoa egin

Ikerketa askok diotenez, aktibitate fisikoa izateak, memoria hobetzen du. Endorfinak askatuz, estresa gutxitzen da (gure gorputzeko hormona bat da, antidepresibo naturala).

Kirolak, gorputzeko adrenalinak sortuta daukagun gehiegizko energia desagerrarazten laguntzen du. Beti izango da hobea oinez paseotxo bate matea, eseri eta bi garagardo hartzea baino.

Gustuko dituzun kirolak egin. Pertsona askok, yoga bezalako aktibitateak egiten dituzte: indar, oreka eta erresistentzia gehiago izaten laguntzen du eta gainera, estresa gutxitzeko balio du.

Aurretik prestatu

Gure bizitzako une askotan egin beharra dauzkagun gauzek estresa eta beldurra sortzen digute: produktu bat salgai jarri, hitzaldi bat eman, gure bikoteari ezkontzeko eskatu, … Momentu horietan gure memoria eta azkartasun mentala ez daude bere onenean. Pertsona askok, esan edo egin behar duten zerbait ahazteari beldurra diote eta horren ondorioz, estresatu, eta unea iritsi baino lehenago esan edo egin behar zutena ahazten dute.

Hau gerta ez dadin, aurre-prestatzea eta egoera aurretik planifikatzea da hoberena. Gai bat ikasi eta prestatu behar denean, hau %110ean egin; honela %10eko erreserba izango duzu edozein ustekaberako.

Hitzaldia eman behar duzun lekua bisitatu, lasaitasuna emango dizu eta zure garuna ezaguna den leku batean egongo da.

Sakon hartu arnasa, begiak itxi eta beldurra atzean utzi. Zure memoria eta azkartasun mentala berez aterako dira.

Deskantsatu

Askok bizitza monotono eta azkarra daramagu; gure lan kontuetan kontzentratuta gaude eta ez diogu deskantsuari behar duen garrantzia ematen. Ordu beteko lana egin ondoren, 5 minutuko deskantsua behar dugu. Paseotxo bat, luzaketa bat, … egokiak dira gure garuna oxigenatzeko.

Jatorduetan, yoga sesio bat, ibilaldi luzeago bat, edo/eta lo kuluxka bat egin ditzakegu. Honek energia fisikoa berreskuratzen eta estres maila jaisten lagunduko digu.

Erabat erlaxatu

Lasaitzeko jarduerak egiten badituzu, luzera, erabateko lasaitze fisiko eta mentala lor ditzakezu. Aktibitate fisiologikoak murrizten direnean, arnas erritmoa eta bihotzeko taupadak jaisten dira, arteria-presioa jaisten da eta muskuluak lasaitzen dira.

Hau dena ekintza txiki batzuk eginez lor dezakezu: hondartzan edo zelai batean, hamaka batean etzan, liburu bat irakurri … bulegoan zauden bitartean, hau egiten ari zarela imajinatze hutsak, estres maila jaisten lagunduko dizu.

Iturria: Agilidad Mental | Inteligencia Mental

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button