Iratxe Herrero Zarate

 

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

 

Mila esker Iratxe! Gure proiektu ttiki honetan parte hartzeko jarri duzun gogoa eta interesagatik!

ONGI ETORRI!!!

TTiKLik! taldea.

 

Iratxe Herrero Zarate (Bilbo, 1971) 

Iratxe naiz, iratxo bat. Irudimen Planetan jaio nintzen arren nire gurasoek ongietorria Bilbon egitea erabaki zuten. Non hobe? Perretxiko gorri batean bizi naiz eta Fantasia eta Magiarekin jolasten naiz. Iratxo on guztiak bezala, kuxkuxero eta geldiezina naiz. Zer gustatzen zaidan egitea? Irakurtzea, idaztea, jendea eta kulturak ezagutzea, bidaiak egitea, atso eta agurekin hitz egitea, a! eta pastelak egitea. Ze goxoak! 

Iratxo polifazetikoa ere naiz: irakaslea, lan-orientatzailea eta, 16 urtetan zehar, soziologa eta gerontologa izan naiz. Landa arloan asko eta oso gustora lan egin dut, batez ere, zahartzaroari buruzko ikerketak egiten eta pertsona nagusiak zaintzen zituzten emakumeentzako ikastaroak ematen.

Baina, egun batean, nire perretxiko gorria denboraldi batez uztea erabaki nuen, itsaso, herrialde, jende eta iratxo berriak ezagutzeko asmoz. Idazteko nahia indartuta, irudimena eta sormena ideia berriez jantzita, etxera itzuli nintzen. Eta hemen, bizitzak opari eder bat zuen niretzat: ipuinak kontatzeko tailer batean, lamia baten alabak oparipuinak idazteko aukera eman zidan. Iratxo ausartia naizenez baietz esan nion eta hemen nago, abentura berri honetan. Zein hunkituta nagoen!

 

 Erlazionatutako artikuluak:

 

 

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button