0-56-11Adimen EmozionalaAintzane IrizarGarapen kognitiboaHazieraHezkuntzainteresgarriakkolaborazioakUncategorized @eu

MUSIKA ETA EMOZIOAK

 

TTiKLiK-en haurrekin egiten ditugun ANTZERKI ETA ADIMEN EMOZIONAL tailerretan EMOZIOAK izaten ditugu hizpide eta hauek tresna ezberdinen bitartez lantzen ditugu: antzerkia, ipuinak, bideoak, marrazkia, gorputz espresioa eta MUSIKAREKIN adibidez.
 
Arimaren hizkuntza omen da musika, melodia eta abesti ezberdinek gugan emozio ezberdinak eragiten dituzte. Haurrek ere txikitatik hau jakin dezaten, eta abesti ezberdinek beraien sentsazio eta emozioetan nola eragiten duten ohartzen joan daitezen, hona hemen aste honetan landu duguna.
 
Saio honetarako aski ezagunak diren bi melodia klasiko eta erabat ezberdin erabili genituen. Vivaldiren ” Primavera”  eta Mozarten “Summer Overture (requiem for a dream). 
 
 

 

 
Lurrean etzan eta musika entzunez, bitartean nik egiten nizkien galderen erantzunak pentsatzeko eskatu nien:
  • Nola sentitzen zarete musika hau entzuten duzueanean?
  • zein leku, pertsona edo gauza ekartzen dizkizue burura?
  • zein koloreetan pentsatzen duzue musika hau entzuten duzuenean?
  • musika hau marrazki batean bihurtuko balitz nolakoa izango litzateke?… 
 
Hona hemen batzuek egindako marrazkien irudiak, musika eta melodia bakoitzak emozio ezberdinak eragiten dituztela argi ikusten da ezta?
 
 
Vivaldi “Primavera” 
 
 
 
Mozart “Requiem”
 

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button