Alaitz Garmendiakolaborazioak

Seme-alabak banaketa-dibortzioaren ondoren

Alaitz Garmendia 2015/06/25

Azken urteetan bikote asko banatu edo dibortziatu dira. Botere judizialaren kontseilu nagusiaren datuen arabera, 2013n 1.199 bikote banatu ziren Gipuzkoan. Horietarik, 731 bikotek seme-alaba bat edo gehiago zituzten. Gipuzkoan, beraz, haur asko dira gurasoen banaketa bizi dutenak eta ondorengo urteetan guraso banaketak dakarren aldaketa prozesuan aurkituko direnak.

Hasera batetan, gurasoen banaketa-dibortzioak haurrengan estres emozionala eragiten du. Nahiz eta gurasoek euren seme-alabei banaketak dakartzan aldaketez hitz egin (adb. Etxe aldaketa, gurasoak non biziko diren, gurasoak noiz ikusiko dituen,…) harreman familiarretan eta euren bizitzan emango diren aldaketek nahaste eta beldur sentimenduak pizten dituzte seme-alabetan. 

dibortzio

0-6 urte bitarteko haurrak

  • Txikienek ez dute ulertzen zer den banaketa-dibortzioa. Hala ere, denak konturatzen dira gurasoetako bat jada ez dela bizi etxean.
  • Lo edo elikaduran aldaketak.
  • Banaketa-dibortzio ondorengo aldaketen aurrean beldur edota antsietatea, batez ere, gurasoen aldetik azalpenik jaso ez badute.
  • Triste egon daitezke, negar gehiago egiten dutelarik. Batetik emozionalki hotz agertu daitezke edo bestetik gurasoen ondotik kendu ezinik “pegatuta” egon daitezke.
  • Askotan gurasoak berriro elkarrekin egongo direnaren itxaropena dute.
  • Batzuetan haserre edo zapuztura egon daitezke gurasoen banaketa-dibortzioaren aurrean, baina ez dira gai euren sentimenduak ulertu edota esplikatzeko.
  • Kasu batzuetan irakaskuntzan atzerapenak egon daitezke, esfinterraren kontrolaren galera edo bakarrik elikatzeko gaitasun falta.

6-12 urte bitarteko haurrak

  • Gazteenek ez dute ulertzen banaketa-dibortzioa. Gurasoak haserre daudela eta ez direla berriro elkarrekin biziko ulertzen dute.
  • Errudun sentitu daitezke. Euren jokaerak gurasoen erabakietan eragina izan dezakeela uste dute eta guraso arteko konfliktoan parte hartu dezakete.
  • Haserrea . Gurasoetako bati zuzendutako haserrea, banaketa-dibortzioaren erantzule direla uste dutenari.
  • Eurekin bizi ez den gurasoa, ama edo aita, faltan botatzen dute.
  • Galera, ukatze, inpotentzia eta bakardade sentimenduak adierazi ditzakete.
  • Gurasoen jokaerarekiko lotsa, sumindura eta erresumin sentimenduak
  • Beldurrak eta fobiak
  • Ondoeza psikosomatikoak eta kontzentratzeko arazoak
  • Gurasoetako batekin aliatu daitezke, beste gurasoarekin duten harremanean eragin negatiboa duelarik.
  • Autoestimu eta identitate arazoak

dibortzioa

Nerabeak (13-18 urte)

  • Gurasoen banaketa ulertzen dute, baina orokorrean zailtasunak dituzte egoera berria onartzeko.
  • Tentsio, antsietatea eta haserrea azaldu dezakete.
  • Leialtasun konfliktuak izan ditzakete; norekin bizitzera joan, noiz ikusi gurasoak, … erabakiak hartzeko tentsiozko egoeren aurrean.
  • Gurasoen zailtasun ekonomiko zein psikologikoez kontziente dira.
  • Heldutasun handia erakutsi dezakete; gehiegizko ardura hartu dezakete anai-arreba txikien zaintzan edota emozionalki dependientea den gurasoetako batekin harremanean.
  • Euren lagunetan edota beste familiarretan apoiua billatzen dute.

Seme-alaba guztiek, ordea, ez dituzte aipatu berri ditugun zailtasunak aurkezten. Orokorrean, guraso arteko areriotasunak eta ez egokitzapenak seme-alaben ongizatean izugarrizko eragina du. Bikotekide izandakoek areriotasun, bikote izandakoarekiko kezka, haserre, gutxiespen, pena eta antxietate sentimenduak aurkezten dituzte.

Nahiz eta epai bidezko dibortzioak bizitzen dituzten familien tasa urtez urte pixkanaka gutxitzen doan, dibortzio kasu gehienak tentsio maila altukoak izaten dira. Horrelako testuinguru batean, guraso arteko konfliktoak seme-alabak guraso arteko bitartekari, gurasotako baten sostengu irudi edota anai-arreben zaintzaren arduradun bilakatzeko arriskua handitzen du. Helduen rola beregain hartzeak seme-alaben egokitzapen sozial, psikologiko eta emozionalean eragin handia du. Hasera batetan banaketa-dibortzio egoera berrira ondo egokitu direla diruen arren, horrelako egoerak bizi dituzten haur-nerabeek hainbat urteren ondoren zenbait jokaera arazo izan ahal dituztela ikusi da (antsietatea, depresioa, agresibitatea, jokaera antisoziala, lagunen arteko gatazkak, eskola porrota, etab.). Hori dela eta, garrantzitsua deritzot seme-alabei zuzenduriko talde eskuhartzeak aurrera eramatea; banaketa-dibortzioarekiko emozioez hitz egiteko aukera izateaz gain, taldeko eskuhartzea izanik isolatze sentsazioa gutxiagotu, dibortzioarekiko ideia okerrak argitu eta gurasoekiko harremana hobetzeko komunikazio gaitasunak lantzea helburutzat direlarik.

-Gurasoen banaketa-dibortzioa ez da egoera traumatiko bat, baina ondorengo harreman familiarrak erabakigarriak izango dira seme-alaben egokitzapen sozial, psikologiko eta emozionalean-

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button