Haur Yoga Eskola 2015-2016

IZEN-EMATEAK EKAINAREN 30 ARTE!!!

Yoga jolas bat bezain dibertigarria izan daiteke umeeentzat. Milaka urte dituen disziplina honek gure txikiei gorputza eta buruaren arteko oreka aurkitzen laguntzen die.

Yoga disziplina psikofisikoa da, gorputz eta garunarentzako ongizatea bilatzen duena. Yogako posturak, adituek dioten bezala, naturan dauden elementuetan oinarritzen dira: animaliak, landareak, formak…

– Umeek, yogaren bidez onura desberdinak jasotzen dituzte:  muskulatura orokorrean eta batez ere bizkarrezurra indartuko dituzte, postura egoki batekin desbiazioak ekidin eta bizkarreko minak kenduko dituzte; inmunologikoki defentsak indartuko dituzte, eta animo lasaiago eta orekatuago bat lortuko dute.

– Arnasketan dago sekretua. Haurrak modu egokian arnasten ikasiko du. Arnasketa egoki eta sakona, sudurrarekin eta ez ahoa irekita; tripa erabiliz, eta ez torazikoa bakarrik. Teknika honek arnas-aparatua hobetuko du, burua lasaituz. Arnasketa geroz eta lasaiagoa eta erregularragoa denean, pentsamenduak ere lasaiagoak dira eta.

– Ariketak egiteko, algodoizko arropa erosoa eramatea komeni da. Galtzerdi pare bat edo hanka-hutsik. Behin ariketak ikasita, etxean ere egin daitezke: goizean, eguna energiaz hasteko edo gauezerlaxazioa hobetu eta tentsioak askatzeko.

Iturria: http://www.mibebeyyo.com/

TTiKLiK!ELKARGUNEAn, 6tik 14 urteko haurrentzako YOGA kurtsoa antolatu dugu. Ostegunero, 17:15-18:00 ordutegian *ordutegi honek aldaketak jasan ditzake


Taldea ateratzeko haur kopuru minimoa: 6 maximoa: 12

Adina: 6tik 14ra.

Matrikula: 90€

Kuota: 25€/hilabetea (urria-ekaina)

+INFO: info@ttiklik.com edo 646 502 298 telefonoan.

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button
Close