Bereziak

KARTA ASTRALA:

2 orduko sesioak, hilabeteko azken ostegunetan, 80€/sesioa

Hitzordua: info@ttiklik.com || 646.502.298

Zer da?

Askok beharbada jakingo duzue Karta Astrala zer den, beste batzuk bere berri noizbaiten izango zenuten… kontua da Astrologiak milaka urte edo gehiago dituela baina gu bizi garen gizarte honetan ez zaio daukan balio izugarria ematen. Ezjakintasuna gai honen inguruan oso handia da eta horrek Karta Astralak daukan boterea mesprezatzera eramaten gaitu. Historiari erreparatuz ordea, Astrologia Kultura jakintsu askok erabili izan dute eta oso baliagarria izan zaie. Karta Astrala gu jaio gineneko zeruaren argazki bat bezalakoa da, non planeten kokalekuak ikusten ditugun eta beraien artean dauzkaten harremanak. Argazki edo marrazki hau gure bizitzaren mapa da eta jaiotako eguna, ordua eta lekua jakinda lortzen dugu. Ondoren interpretatu egingo dugu bezeroaren gustu eta nahien arabera, Karta Astralarekin arlo guztiak landu daitezke eta.

Zertarako?

Interpretazioarekin gure burua ezagutzea lortzen dugu. Kartarekin norberaren berezitasunak ikusiko ditugu, beti kontuan izanda Kartarekin ateratzen den informazio guztia bezeroaren desioen araberakoa dela. Ni beti nago bezeroari gidari lanak egiteko eta saioetan bezeroak nahi duenari buruz hitz egiten da. Karta Astralak informazio asko ematen digu eta gure eguneroko bizitzan dauzkagun arazoak hobeto kudeatzeko oso tresna erabilgarria da. Gu ezagutuz gure jarrera aldatu egiten da eta arazoetan soluzioak bilatzen ikasten dugu. Azken finean bizitzen ikasten dugu eguneroko bizitza abentura berria bihurtuz eta era honetan eguneko gauza txikiez gozatzea lortzen dugu.

Animatu karta egitera irabazteko asko daukazuta!!!

Monika Perez Eskudero

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button