Psikologia-Pedagogia

PSIKOLOGIA KONTSULTAK:

Kaixo,

Aintzane Irizar: Psikologian lizentziatua naiz, hezkuntzaren adarrean. Gaur egun Psikoterapia Gestal-ean goi mailako ikasketak burutzen ari naiz. 

Behar bereziak dituzten haurrekin lanean ibili izan naiz eta gaur egun, TTiKLiK ELKARGUNEAn  adimen emozionala lantzeko tailerrak ematen ditut haur taldeekin. Hain justu talde hauetan ikusi dugunetik planteatu dugu jarraian eskaintzen dizueguna: 

Adimen emozionala lantzen dugun tailerretan, beraientzat bideratzeko zailak diren tapatutako eta gordetako emozio indartsuak azaleratzen dira. Taldean gaudenez eta denbora finko bat dugunez, batzuetan bakoitzarena ez da behar bezala sakonduta eta landuta gelditzen. Beraz, taldetik aparte eta haurrarekin bakarka, hau landu eta sakontzeko aukera eskaini nahi dizuegu, nolabait laguntza psiko-emozional bat emanez haurrari.  

Tailerretara joaten ez diren haurrentzat ere zabaldu nahi dugu eskaintza; kasu hauetan, adimen emozional tailerretan egiten duguna, bakarka eta modu pertsonalizatu batean eskainiko genioke haurrari bere behar psiko-emozionaletara egokituz. 

Astelehen edo ostegunetan ordu beteko saioak izango lirateke, aurretik hitzordua hartuta (info@ttiklik.com / 646.502.298) eta tarifa 15€ tailerretara noizbait etorri den haurrarentzako, 25€ inoiz etorri ez den haurrarentzako.

Baliagarri izango zaizuelakoan, 

Aintzane Irizar

Download (PDF, 160KB)

Patricia Roncallo Psicóloga familiar y perinatal col. GZ-02481

Psicóloga especializada en el área perinatal e intervención familiar. Formada en intervención sistémica y en formación como psicoterapéuta psicoanalista relacional.

Tarifa: 50€

UNAI SERRANO 

Psikologoa (kolegiatu zkia.: GZ 02013)

Noiz: Larunbatak 10:00-20:00

Tarifa: 50€

Hitzordua: info@ttiklik.com || 646.502.298

unai_serrano_psicologoGaztetandik Psikologiarako eta gizakia ulertzeko interesa eta bokazioa izan dut. Bide zoragarria eta atsegina da, ikasgaiak ematen dizkidana eta gainera, zorionez, maisu onenak izan ditut.

Unai Serrano Gasteluurrutia naiz, Psikologian Lizentziatua GZ 02013 zenbakidun kolegiatua. Nire kontsulta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren baimena dauka (Osasun Psikologo Orokorra). Psikologia karreran Psikologia Klinikoaren bidea jarraitu nuen. Gerora, haur eta gurasoekin egindako lanean, Familia-Terapiaren bideari heldu diot. Gaur egun, helduekin ere lan egiten dut eta ezagutza gehitzen jarraitzen dut, Psikoanalitiko korrontera bideratuta, batez ere.

TTiKLiK! ELKARGUNEAn nirekin kontsulta pasatzeko aukera duzu. Psikologoa naiz, Donostiako El Pilar klinikako haurren psikologoa, nahiz eta helduekin ere lan egiten dudan, gurasoekin batez ere. Arrasaten ere badut kontsulta pribatua eta ikastetxeetan hitzaldi eta tailerrak ematen ditut (irakasle eta gurasoei).

Urritasun fisikoa duten haur eta helduen guraso talde batekin ere taldeko terapia egiten dut.

Eskerrik asko berriz eta zorte ona opa dizuet, proiektuak indar handia duela ikusten da eta oso energia positiboa trasmititzen du.

http://psicologounaiserrano.com/

TAMARA ARROYO RAMADA

Haur, Gazte eta Heldu Psikoterapeuta

Psikologa (kolegiatu zkia.: GZ 02186)

Noiz: Astelehenak 10:00-13:00

Tarifa: 50€

Hitzordua: info@ttiklik.com || 646.502.298

 

Tamara

LAN DINAMIKA:

Haurrekin.- Baliabide terapeutiko desberdinak erabilita, haur eta helduen elkarbizitzarako osasungarriak diren jokaeretan, ohituretan, gatazken kudeaketan, emozioen lanketan, etab. jardungo gara.Gorputz eta Psikoterapia Transpertsonalean (Biosíntesis) oinarrituko gara, Psikologia Pre eta Perinatala zein Enbriologian oinarri duena (Reich, Lowen, Boadella). Baita ikuspegi Sistemiko eta ludiko batetik.

Ipuinak, jolasak, marrazkiak, gorputz adierazpena, arnasketa-erlaxazioa etab. izango dira helburu terapeutikoak bideratzeko herramintak.

Loaren nahasteak, esfinterren kontrola, beldurrak, zelopatiak, arreta eta kontzentrazioa, doluak, sozializaio arazoak, emozioen kudeaketa, etab. Gutxienez 3-4 saiorekin hasiko gara, astero edo bi astetik behin. Kasuaren inguruko informazio nahikoa jasotzeko eta hurrengo pausuak zeintzuk izango diren aztertzeko

Helduekin.- Antsietatea, estresa, gorputz blokeoak, bikote arazoak, doluak, neke emozionala, fobiak, pertubazio mental-emozionalak, etb. lantzeko espazioa eskaintzen dut ere. Hau ere, Psikoterapia eredu berarekin.

BESTE ERREFERENTZI GUNEAK:

Alas de Mar Psikologia eta Gorputz Terapiak proiektuko zuzendaria. http://alasdemar.wordpress.com/

 

4 Comments

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button
Close