Miryam Artola Dendaluce (Muxote Potolo Bat)

 

behind mpb

 

Aiiiiiiiiiii!!!! Zenbat egun argitu dizkiguzun Miry!!!

ESKERRIK ASKO gure proiektu ttiki hontan parte hartu nahi izategatik!!!

MPB hauuuuundi bat!!

TTiKLik! taldea.

 

(Tolosa, 1974)

1974an jaioa, mundua umez josi zen urte hartakoa bai! 

Tolosarra izatez, Mexicon hiru urtez bizia eta gaur egun Bilbon zoriontsu bizitzen.

Donostiako Deustuko unibertsitatean Ekonomia eta Enpresa ikasketak burututa, Euskadiko Gazte Kontseiluan aritua, Mexicon, kaleko umeei zuendutako erakundean gogotsu lan egiten eta gaur egun ALBOANen, Gobernuz Kanpoko Erakundean bihozbetez lan egiten.

Bizitzak  munduan zehar ibiltzeko aukera  paregabea eman dit eta jende zoragarriz inguratzeko pribilegioa. Irudi ta hitzetan nire bizipen, sentimendu eta gogoetak nire gertueneko lagunei heleratzeko, Muxote Potolo Bat-ek argia ikusten du eta gaur egun kolorez, baikortasun eta beste mundu bat posible dela aldarrikatu nahi duen espazioa bilakatzen ari da.

Emozioak espresatzeko, sentimenduei izena jartzeko bide bat. Egun onak eta ez hain onak badira ere, begirada baikor bat aldarrikatu nahi duen espazio bat guztien artean sortzeko.

Egunero, Eeeegunon mundo! koloretsu bat elkarbanatu nahi dugu geroz ta gehiago gure proposamenarekin bat egin nahi duten hainbat pertsonekin.

Zurekin ere, nahi izanez gero!! Hortxe topatuko gaituzu:  facebook/muxotepotolobat eta www.muxotepotolobat.com-en.

Bizitza nirekin muxotepotolobatetu nahi al duzu?

 

 2013/02/18: Nire umetasuna aldarrikatuz

Back to top button