Unai Serrano Gasteluurrutia

 

unai_serrano_psicologo

 

Mila esker Unai! Kolaborazioak beti dira ongi etorriak eta zurea zer esanik ez!!

TTiKLik! taldea.

 

Gaztetandik Psikologiarako eta gizakia ulertzeko interesa eta bokazioa izan dut. Bide zoragarria eta atsegina da, ikasgaiak ematen dizkidana eta gainera, zorionez, maisu onenak izan ditut.

Unai Serrano Gasteluurrutia naiz, Psikologian Lizentziatua GZ 02013 zenbakidun kolegiatua. Nire kontsulta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailaren baimena dauka (Osasun Psikologo Orokorra). Psikologia karreran Psikologia Klinikoaren bidea jarraitu nuen. Gerora, haur eta gurasoekin egindako lanean, Familia-Terapiaren bideari heldu diot. Gaur egun, helduekin ere lan egiten dut eta ezagutza gehitzen jarraitzen dut, Psikoanalitiko korrontera bideratuta, batez ere.

TTiKLiK! ELKARGUNEAn nirekin kontsulta pasatzeko aukera duzu. Psikologoa naiz, Donostiako El Pilar klinikako haurren psikologoa, nahiz eta helduekin ere lan egiten dudan, gurasoekin batez ere. Arrasaten ere badut kontsulta pribatua eta ikastetxeetan hitzaldi eta tailerrak ematen ditut (irakasle eta gurasoei).

Urritasun fisikoa duten haur eta helduen guraso talde batekin ere taldeko terapia egiten dut.

Eskerrik asko berriz eta zorte ona opa dizuet, proiektuak indar handia duela ikusten da eta oso energia positiboa trasmititzen du.

http://psicologounaiserrano.com/

 

 

 

 

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button