eu | es

Leihoak

 

Ezkon berri batzuk, etxe berri batera bizitzera joan ziren.

Etxe berrian zeudela, lehendabiziko egunean, kafea hartzen ari zela, emakumeak bere bizilaguna ikusi zuen maindireak zintzilikatzen.

Ze maindire zikinak zabaldu dituen gure bizilagunak!

 Agian xaboi berri bat beharko du…Lagundu ahalko banio nik maindire horiek garbitzen!

Gizonak begiratu eta isilik geratu zen.

Honela, bi edo hiru egun pasatzen ziren bakoitzean, bere bizilagunak maindireak eguzki eta haizetara jartzean, emakumeak gauza bera errepikatzen zuen. 

Hilabete pasa zenean ordea, emakumea erabat harrituta eratu zen. Bizilagunak maindire garbiak eskegi zituen! Eta senarrari esan zion:

Begira! Arropa garbitzen ikasi du! Beste bizilagun batek erakutsi ote dio?

Ez, maitia, gaur goizean goizago jaiki eta leihoetako kristalak garbitu ditut!

 “Bizitza, gure begi aurrean jartzen dugun kristalaren kolorearen araberakoa da”

 

 

About TTiKLiK!

One comment

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


6 + = ten

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>