Home / Hezkuntza / Haziera / Olentzerok dena ikusten du!!

Olentzerok dena ikusten du!!

 

Etxerako bidean nentorrela, ama batek bere semeari honela esan dio:

- Olentzerok dena ikusten du!! Ea zer egiten duzun….” 

mugak

Sarritan entzuten ohi dira horrelako esaldiak, non gurasook bestengan uzten dugun gure seme-alabei ezetz esateko erabakia edo beste modu batez esanda, mugak jartzeko ardura.

-          “Olentzerok dena ikusten du”

-          “Gizon horrek ez dizu utziko”

-          “Gogoratu zer esaten duen andereñoak”

-          … 

Zenbat aldiz entzun ditugu horrelako esaldiak?? Ziurrenik askotan entzun ditugu baina inoiz ez gara esaldi hauen ondorioetan pentsatzen jarri. Gehienetan gure seme-alabaren jarrera desegokia denean erabiltzen ditugu. Momentu horietan gure seme-alabarekin zuzenean hitz egin beharrean, hirugarren pertsona baten esku uzten dugu jarrera hori zuzentzeko ardura. 

Estrategia hau zeharkako mehatxu garbi bat da. 

“- Olentzerok dena ikusten du”-. 

Zer ondorioztatu dezake gure seme-alabak esaldi hau entzutean? Nire jarrera egokia ez bada, ez dut oparirik jasoko, beraz hobe dut hori ez egitea. 

Baina zer gertatzen da haurrak hala eta guztiz ere bere jokaera zuzentzen ez badu? Gurasook Olentzero egunean haurrak oparirik ez duela jasoko erabakiko dugu? Kontsekuenteak izanen gara ala ez? Gehienetan ez gara horrelako mehatxuak betetzeko gai izaten. Beraz zer da lortzen ari garena? Gure hitza zalantzetan jartzea hain zuzen ere. Amak edota aitak ez du esaten duena betetzen.

limiteakEta orduan beste galdera bat sortzen zait, eta zer da hobe momentuan ardura gure gain hartu muga hori ezin dela gainditu garbi azalduz edo gerora begira gure seme-alabak aitak edota amak bere hitza ez duela betetzen pentsatzea? 

Ezinbestekoa da gure seme-alabari esaten dioguna betetzea. “Olentzerok dena ikusten du”  bezalako esaldiak erabiltzea ez da egokia, gurea baita haurren mugak zehazteko ardura, baina erabiltzekotan kontsekuenteak izan gaitezen. Opariak ez jasotzeko mehatxua erabili ondoren bere jokaera zuzentzen ez badu, ez luke oparirik jaso behar. Hori egiteko prest ez bagaude, ez dezagun estrategia hori erabili.  

Eta zu zer moduz portatu zara aurten??

Jone Areta Urrestaratzu

 

About TTiKLiK!

2 comments

  1. Ados 100%. Mehatxuak ez dute ezertarako balio mehatxua betetzeko gai ez bagara, hori argi dago, baina nik uste dut, gure seme-alabek mehatxu bat botatzera eramaten gaituztenean, jada sutan ipini gaituztela eta edozer esaten dela seme-alabaren jarrera aldatzeko, mehatxua zenbat eta gogorragoa izanez berehala aldatuko dela jarrera pentsatuz.
    Arazoa gurasook daukagu, ez ditugu 15 segundu hartzen mehatxua baino ondorioa pentsatzeko eta seme-alabari azaltzeko. Guk zenbat eta lasaiago eta normaltasunez azaldu, eraginkorragoa izango da eta eurek hobeto ulertuko dute.

  2. Halaxe izaten da bai. Kirietatik gaudenean botatzen ditugu horrelakoak baina beste batzuetan ohitura bihurtzen da jokaera hori ere. Amona edo aitonak amari/aitari, amak/aitak seme-alaberi… eta ondorioetan pentsatu gabe errepikatzen jarraitzen dugu.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


6 − five =

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>