Home / Erditze / Nolakoa izan zen zure erditzea?

Nolakoa izan zen zure erditzea?

 


Jakin badakigulako…
“Jaiotzeko modua aldatzen badugu, mundua aldatuko dugu”


TTiKLiK!-etik  ekimen berri bat martxan jarri nahi dugu. Bai ama eta bai aitak zuen haurren jaiotzak kontatzera animatu nahi zaituztegu, jaio ziren unea, zer espero zenuten, aurreko, momentuko eta ondorengo beldurrak, poztasunak, etsipenak…zuen sema/alaba ikustean izandako erreakzioak.

Dena pentsatu moduan izan zen?

Ondo atera zen dena?

Modu naturalean edo induzitua izan zen?

Ze oroitzapenekin geratu zarete?

Egunak pasatu ahala… Zer da esperientzia honetatik ikasi duzuena? Zer aldatuko zenukete?

Idaztera animatu nahi zaituztegu, batez ere zuen esperientzia traumatikoa edo eta mingarria izan bada. Une horretan jasandako mina edo inpotentzia paperean idatzita uztea nahi dugu. Ariketa honekin, barruan duzuen min hori ateratzea lortu nahi dugu, adorea izan eta sufrimendu hori kanpora botatzea.

Zuen esperientziekin, egoera berdinean dauden pertsonei laguntzen saiatuko gara, egoera berdina baina oraindik esperientzia horretaz hitz egiteko gai ez diren horiei. Etorkizunean honelako erditze traumatikoak gerta ez daitezen borroka egingo dugu. Zuen baimenarekin, bidalitako esperientzia horiek TTiKLiK!-en argitaratuko ditugu; esperientzia hauek publiko zein anonimo izan daitezke, zuen izanak eta lekuak jarrita edo asmatutako izenekin bidali diezazkigukezue.

Ea denon artean gaur egungo sistema honi buelta bat ematea lortzen dugun.

erditze

ERDITZE NATURAL BATEN ALE, BESTE MUNDU BAT POSIBLE DELAKO!!! 

Hementxe gaituzue, idatzi: info@ttiklik.com helbidera.

TTiKLiK!

 

 

 

 

About TTiKLiK!

3 comments

  1. Aupa,he tenido dos partos, el primero tuve una eclampsia y entre en coma, me hicieron la cesárea y sacaron a mi hijo y yo estuve unas horas que no lo contaba, pero aquí estamos, este sábado hacemos 15 años, tanto él como yo.En un principio me costó animar a mi pareja a ir a por el segundo ya que tenía miedo por mi vida pero merecía la pena y mi segundo parto fue estupendo, controlado en todo momento y nació mi grandullón que el día 9 hará 10 añitos.Quiero agradecer desde aquí a toda esa gente que colaboro en que mi hijo y yo sigamos vivos y a todos aquellos que hicieron que nuestra estancia en el Hospital de Cruces fuese placentera. Gracias

  2. Gracias por tu aportación Marta!

    Y felicidades ;)

    un abrazo!
    TTiKLiK!Taldea

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


8 + four =

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>