
Gutxinaka-gutxinaka: jolasaren garrantzia TTiKLiK!ELKARGUNEAn
UZTAILAK 6… GUTXINAKA-GUTXINAKA TTIKLIK ELKARGUNEAN!! Larunbat osoa familiei zuzenduta izango da hainbat tailer eskainiz; bertan, berezko jolasaren bidez umearekiko errespetua eta gozamena zabalduko da. Mugimendua, irudimena, sormena eta zentzuak piztuko dira material ezberdinetako ezaugarri eta aukerak familian ezagutuz. Umearen pausuak jarraituz dena ezberdin ikusten eta ulertzen da. Eguna bukatzeko helduak ere protagonistak izango dira haurtzaroko [...]

Zure haurrarekin jolastuz…1etik 2urtera
Sasoi honetan jolasak eta esploratzeak beste bide bat hartuko dute: mugimendua eta hizkuntza. Haurra bera bakarrik lekualdatzeko gai da, herrestatuz, buelta emanez, lau-hankatan eta azkenik oinez. Mundua beste modu batean aztertzeko jarrera eta mugimendu desberdinak ezagutzen ditu; hau dela eta, garrantzitsua da adin honetako ezaugarri ebolutiboak ezagutzea, haurrari modu naturalean ateratzen zaizkion mugimendu eta jarrera hauek [...]

Zure haurrarekin jolastuz…0tik urte 1era
Haurraren bizitzako aurreneko urtean, bere garuna inoiz baino azkarrago hazten da eta hainbat eta hainbat neurona-konexio egiten dira; hori dela eta, oso garrantzitsua da berarekin jolastea, batez ere familian, jolasa ikasteko eta haurren garapenerako daukagun tresna boteretsuena da eta. Daukan garrantzia emango bagenio, bizitza guztira heda daiteke jolasaren garrantzia. Beti ere jolasa, aztertzea, esperimentatzea, aurkitzea.. [...]

Jolasaren garrantzia, jaiotzen garenetik zahartzaroraino
Jolasaren bidez, umeak, bizitza errealak uzten ez dizkion rol, pertsonai, egoera etab.etan kokatuta egotea lortzen du. Fantasia eta imajinazioz beteta dago, helbururik gabe, baina haurraren garunarentzako erabat baliagarria da, bere ikasketa iturria baita. Umeek joko eta aztertze bidez ikasten dute; espazioak ezagutzen dituzte eta beraien ikasketa prozesuaren protagonista bihurtzen dira. Handitzen goazen heinean, jokoa mugatutako [...]

Agresibitatea jolastu
2012/11/26 Laura Rodriguez Puertas Oso arrunta da jotzen duen umea “jotzaile”, “astakilo”, “zapaltzaile”… dela entzutea, edo, orokorrean, ume oldarkorra. Horrela, umean sortzen den etiketa arriskutsua izan daiteke jokaera horretatik irten ahal izateko, ez baitio batere laguntzen umeari hura garatu eta gainditzen. Izan ere, ez da kontuan izaten “jotzaile” honek daukan adinaren arabera jokaera hori [...]


