Adimen EmozionalaFrustrazioakHezkuntza

Lotsatia naiz

 

lotsatia-tímida

Bai, oso lotsatia naiz. Ez zait urteak pasatu ahala kendu, ikaragarrizko lotsa pasatzen jarraitzen dut. Urteekin, gertatzen zaidan bakoitzean gainditu ahal izateko  tresnak  lortu ditut eta zerbaitengatik lotsa sentitzen hasten naizela sumatzen badu,t indarra hartu, 3 arte kontatu edo auzoko etxe bati itzuli bat eman eta izua sortzen didan X egoerari aurre hartzen ikasi dut.

Jende berria ezagutzeko garaian, talde berri baten parte izaterakoan, nire lotsak hainbesteraino blokeatzen nau, batzuetan inorekin hitz egin nahi ez duen pertsona harroputz baten itxura hartzen dudala.

Kasu hauetan, barrutik goxatu eta pazientziaz hartzen dut nire burua. Ez dut nire burua hitz egitera behartzen nahi ez badut, ez daukat atsegina izan beharrik, ez noa momentua salbatzeko norbaiten laguna izatera. Arnasa hartu eta egon. Egoera aztertu eta nahi dudanean bakarrik besteekin batera jarriko naiz.

Hau dena kontatzeko arrazoia badut, guraso askok beraien umeak lotsati ez izatera eta besteekin erlazionatzera behartzen dituzte: “ez dela ezer pasatuko” “ikusi behar genuena, ez du beste haurrekin jolastera joan nahi” “alaaaaaaaaaaa, gorri-gorri jarri zara” edo beraiek justifikatuz “izan ere oso lotsatia da“.

Emakume eta gizonak, ustezko animo horiek ez digute lotsati garenoi batere laguntzen. Erabateko txiki sentiarazten gaituzte eta integrazioa lortzen ari ez garela dioten komentario bakoitzak geroz eta gehiago sartzen gaituzte gure miserian…

Ni bezain lotsatia den ttiki batekin topatzean, ulertzen dudala esaten diot, niri berdina gertatzen zaidala, eta berak nahi duenean, jolastu edo hitz egiteko prest dagoenean esateko, ni erantzuteko prest egongo naizela.

Lotsatiok egin nahi dugun zerbait egitera behartzeak EZ gaitu laguntzen. Behar duguna tresnak dira, errefortzuak, pausu txikiak emanez konfiantza lortzea, gure ondoan behar zaituztegu baina gu ebidentzian utzi gabe. Badakigu benetan ez dela ezer gertatuko, baina…lotsa daukagu!!

May Serrano

etiketak

Related Articles

One Comment

  1. Kaixo! Me parece de gran ayuda. Normalmente todos lo hacemos mal. Y lo peor es cuando lo han hecho mal con nosotros mismos y nosotros caemos también en el error.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Close