elikaduragarapenapsikologia-pedagogiattk-mundura

“0-5 URTE: HAURREN ONGIZATEA OINARRI” urtarrila-maiatza

“0-5 URTE: HAURREN ONGIZATEA OINARRI” programaren inguruko informazioa duzue jarraian. 2018ko urtarrila eta maiatza bitarteko egitaraua.

0-5 urte bitarteko haurrei eta beren gurasoei zuzenduriko programa da.

Programak helburu bikoitza du:
– Batetik, haurrak gurasoekin batera egon ahal izateko espazio egokituak eta gidatuak eskaintzea.
– Eta bestetik, haurren hazieraren inguruan gurasoek dituzten beharrei erantzutea, formazio beharrak, zalantzak, kezkak partekatzeko espazioak eskaintzea.

0-5 adin tartean adituak diren bi entitateekin elkarlanean ari gara programa honetan, Zapaburu hezkuntza elkartea eta Ttiklik elkargunea, hain zuzen ere.

Bi motatako ekintzak jasotzen ditu programak:
–   0-5 urteko haurrentzako eta beren gurasoentzako egokitutako espazioa:
Haurrak eta gurasoak elkarrekin egoteko prestatu den gune bat eskainiko da. Gurasoak izango dira ekintza burutuko dutenak, Zapuburu elkarteko hezitzaileen laguntzarekin. Haurraren garapen ezagutzan sakontzeko eta haurren haziera praktikak ezagutzeko proposamena da.
– Hitzaldiak eta tailerrak:
Gurasoek 0-5 urte bitarteko haurren hazieraren inguruan dituzten beharrei erantzuteko eta zalantzak argitzen laguntzeko proposamena, haurraren ongizatea lortze aldera.

Jarraian 2018ko urtarrila eta maiatza bitarteko egitaraua aurkituko duzue.
Ekintzak doakoak diren arren, izena ematea beharrezkoa izango da hainbat ekintzetan.

IZEN EMATEAK:
– Internet bidez:
www.donostia.eus/lehenhaurtzaroa
www.donostia.eus/primerainfancia

943 481909 telefono zenbakira deituta.
– Donostia Gazteriako bulegoetan: Mari kalea 1-1., Goikoa Jauregia. Astelehenetik ostiralera 9:00-14:00.

Aurtengo proposamena, urtarrilaren 31n (asteazkena) abiatuko da, haurraren garapen psiko-emozionalari buruzko hitzaldi batekin, arratsaldeko 17:30ean Okendo Kultur Etxeko Areto Nagusian.
Horretaz gain, nabarmendu, 0-5 urteko haurrentzako eta beren gurasoentzako egokitutako espazioko 1go txandan parte hartzeko izen-ematea bihar (urtarrilak 23) irekiko dela, eta urtarrilaren 31 arte egongo da zabalik.

Espero zuen interesekoa izatea.

Related Articles

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Sartu beheko captcha kodea * Time limit is exhausted. Please reload CAPTCHA.

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Close