Ejercicio físicoEducación

Ariketa fisikoaren onurak

 

ariketa fisikoa

Inolako zalantzarik gabe, guztion iritziz, dugun baliorik preziatuenen artean osasuna kokatzen dugu. Gero eta onartuago dago ariketa fisikoa eta bizi-estilo aktiboa direla osasuna eskuratzeko giltzak. Onura hauen berri izateak kirolean parte hartzera bultzatzen gaitu, eta inguruan ditugunak urrats hori eman dezaten animatzera.
Ezagun denez, kirol jarduera eta ariketa fisikoa erregularki (maiztasunez) egiteak onura ugari eragiten ditu gorputzeko atal eta eremu guztietan:

  • Linfa-sistema aktibatzen du, gure barruak garbitzen lagunduz.
  • Barruko beroa ateratzen laguntzen du: batez ere izerditu eta hotza aplikatu ondoren.
  • Hezurren dentsitatea handitzen du: zahartzarorako aseguru bat da.
  • Giharren indarra eta malgutasuna hobetzen ditu.
  • Gehiegizko likidoak kanporatzen laguntzen du.
  • Odol-zirkulazioa aktibatzen du.
  • Bihotza eta biriken kapazitatea handitzen ditu.
  • Ariketa fisikoak denboran irauten badu, gehiegizko kiloak galtzen laguntzen du.
  • Bizitasuna hobetzen du eta immunitate-sistema aktibatzen da.
  • Ehunak uzkurtzen ditu.
  • Adimena esnatu eta  diziplina ikasten du. Kontzentrazioa eta arreta gaitasuna handitzen dira.
  • Endorfinen produkzioa suspertzen du, ongizatearen droga naturalak.

Ariketa fisikoaren gogobetetze eta onurak lortzeko, elikadurak ondo orekatua izan beharko luke eta gure gorputzari, leunki funtzionatu eta makina erre ez dezan, erregai egokia eman beharko diogu.

Erregaia

Zelula muskularrek, beraien ekintzetarako behar duten energia, dietaren bidez lortutako eta gorputzean gordetako funtsezko elementuetatik lortzen dute.

Jakina da, ariketa garaian proteinek ez dutela substratu energetiko gisa funtzionatzen; kirol jarduerak egiterakoan beraz, karbohidratoak eta gantzak izango dira gehien erabiliko direnak.

etiketak

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Botón volver arriba
Cerrar