Remedios naturales

Paracetamol, ibuprofeno, antibiotiko…gibela nola garbitu

 

Duela hilabete edo, erremedio naturalen ikastaro batean izan ginen. Bertan, sukarra, gripea…etab ditugunean zein erremedio natural erabili irakatsi ziguten. Denak erabat fidagarri eta efizienteak.

Aste hontan etxeko guztiak ikeragarrizko gripe batekin egon garenean, gauza batetaz ohartu gara; erremedio naturalak ondo, egon badaudela…baina etxeko guztiak 39┬║Ctik gorako sukarra dugunean ez gara kapaz izan erremedio horietako bat ere aplikatzeko eta noski, ‘betiko’ botiketara jo behar izan dugu.

Hortaz aparte, Maritxinparta eta bere amatxori antibiotikoa hartzea tokatu zaigu, neumoni baten arriskua zegoen eta…horregatik, egun ‘txar’ hauek pasatzen direnerako, gure gorputza sartu dizkiogun ‘beneno’ hauetatik pixkat gabitzeko erremedio batzuk jartzea pentsatu degu:

  • Sufrea (azufre), oligoelementu moduan, gibela garbitzeko ezinhobea da. Goizetan hartu, tripa hutsik duzula eta mingain azpian eduki pixkatean, tragatu aurretik.(gurasoentzako bakarrik)
  • C bitamina, antioxidatzaile moduan lan egiten du, radikal askeak gutxitzen lagunduz.
  • Probiotikoak, antibiotikoek egindako ‘sarraskia’ berrezartzen laguntzeko. Jatorduen artean hartu, jan aurretik ordu erdi lehenago gutxienez.

Eta bukatzeko…

  • Maitasun, goxotasun, lasaitasun eta deskantsu pila bat…

TTiKLiK! taldea

 

 

Publicaciones relacionadas

2 comentarios

    1. Erremedio naturalen ikastaro batean jaso genuen, azufrea, oligoelementu moduan erabiltzen da.

      “El azufre mejora las defensas de las vias aereas superiores contra las infecciones especialmente en casos de amigdalitis, rinofaringitis y otitis. La oligoter├ápia es la utilizaci├│n de ciertos minerales y metales en el tratamientos de diferentes problemas de salud. Estos oligoelementos intervienen en muy peque├▒as cantidades en las funciones e intercambios biol├│gicos necesarios al buen funcionamiento de nuestro organismo Los oligoelementos intervienen principalmente en la asimilaci├│n y metabolismo de los alimentos, en la renovaci├│n de los tejidos, en el refuerzo de las defensas del organismo (sistema inmunitario) contra las infecciones y ayudan a disminuir las reacciones al├ęrgicas. Los oligoelementos permiten la conservaci├│n del equilibrio en nuestro organismo.”

      Zergatik diozu astakeria? Informazioa gaizki jaso badugu, aldatuko dugu, baina zergatia jakin nahiko genuke,

      Mila esker zure ekarpenagatik,

      TTiKLiK! taldea

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende c├│mo se procesan los datos de tus comentarios.

Bot├│n volver arriba