Barazkien propietateakElikadura

Barazkiak prestatu eta egosteko aholkuak

 

  • Posible den guztietan, berdurak azala kendu gabe eta labean prestatu (piparrak, berenjenak, kalabazinak,…).
  • Moztu behar direnean, ahal den zati handienak egin, urarekin kontaktuan dagoen azalera txikiena izan dadin.
  • Ez utzi uretan denbora luzez, batez ere moztuta badaude.
  • Erabiliko dugun ura minimoa izango da; tenperatura altuan, itxita eta ahal den denbora motzenean prestatu.
  • Ahal bada lurrunetan prestatu; honela dauzkan balio nutrizionalak, bere egitura, usaina eta zaporea hoberen mantenduko dira.
  • Egozteko ertabili den ura, zopak, pureak, etab. egiteko erabili, bertan dauzkan sustantzia disolbagarriak aprobetxatzeko.
  • Behin eta berriz berotzea ekidin.
  • Prestatzen ari garen platerak onartzen duen guztietan, limoi edo ozpin tanta batzuk gehitu, azidoak normalean bitaminak babesten ditu eta.
etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button
Close