EtiketakOsasuna

Haurrentzako elikagaien etiketak

 

Bularreko haurrentzako eta adin txikiko haurrentzako elikagaiak etiketatzean, elikagaiak etiketatzeko betiko arauak bete behar dira; gainera, beste ohar hauek ere egin behar dira:

 

• Zein adinetatik aurrera kontsumitu ahal den produktua, kontuan hartuz haren osaera, testura eta beste ezaugarri batzuk. Edozein produktu kontsumitzeko adina lau hilabete izango da, gutxienez.
• Glutenik baduen edo ez adierazi behar da, kontsumorako adina sei hilabete baino gutxiago denean.
• Produktutik lor daitekeen balio energetikoa, kJ-tan eta kcal-etan adierazia; horrez gain, produktuak, merkaturatuta dagoen moduan, 100 g edo 100 ml bakoitzeko zenbat proteina, karbono-hidrato eta lipido dituen, zenbakiz adierazita, eta, hala dagokionean, kontsumorako proposatutako produktu-kantitate bakoitzeko.
• Era berean, produktuak dituen mineral eta bitamina bakoitzaren batez besteko kantitateak ere agertu behar dira.
• Beharrezkoa izanez gero, produktua kontsumitu aurretik behar bezala prestatzeko jarraibideak ere bai, horiei jarraitzea zenbateraino den garrantzitsua azalduz.

 

Iturria: http://kontsumobide.blog.euskadi.net/

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button