ElikaduraZerealak

Osoko Zerealen Esnea

 

8-12 hilabete bete ondoren eman daiteke, elikagai nagusi bezala. Osagai nagusienak osoko arroza, osoko arroz gozoa eta garagarra dira.

Osoko arroza da zerealen esneko osagai nagusiena, nutrizionalki amaren esnera gehiena hurbiltzen dena da eta. Amaren esnearen gozotasuna eta nahiko proteina eta gantz izan dezan, osoko arroz gozo eta garagar gehiago gehi daiteke.

 

4 osoko arroz neurri (ale motzekoa), 3 osoko arroz gozo neurri eta garagarraren neurri bat behar da. Tarteka artatxikia gehi dakioke. Ez da ez sarrazenoa, ez garia eta ez zentenoa gomendatzen. 

– Zerealak gau osoan uretan utzi. Hotz asko egiten badu, hobe 24 ordutan uztea. Presioko eltzean egin konbu zati batekin (hau ez dugu jango, beste baterako gordeko dugu). 5 neurri ur mineral bota eta ordu betetik orde t’erdira sutan eduki.

– Beste aukera bat: zerealak busti eta 10 neurri urekin eta konbu algarekin egin likidoa erdira jaitsi arte.

Zerealen esnea haur jaioberri edo txiki batentzako : Kotoizko tela bat hartu eta esnea bertatik pasatu zahia (salvado)kentzeko. Ondoren arroz ekologikoz egindako melazarekin gozatu daiteke; koilarakadatxo bat esne katilu bakoitzeko. 

Haur handiago batentzako zereal esnea: Birrindu edo eskuzko ehogailu batez zanpatu (saiatu irabiagailu elektrikorik ez erabiltzen). Ondoren arroz melaza gehitu.

Zerealen esnea lodiagoa hartu daiteke, bularra kendu ondorengo elikagai bigun bezala.

Sesamo txigortu eta birrindua gehitu dakioke (%5-10).

– Garrantzitsua: Zerealen esnea ezin da zerealen irinaz egin, mukiak sortuko dituzte eta.

 Salud y Buenos Cuidado Infantil.
Yo Isasi
www.nutricionencasa.com
etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button
Close