ikastaroTTiKLiK!

OINARRIZKO FENG SHUI IKASTAROA

LOURDES GALARRAGAn eskutik
Feng Shui Aholkulari Diplomatua APFSHH’tik

Ikastaro hau Feng Shui artearen oinarrizko ezagutza lortzeko antolatuta dago, eta eguneroko beharretara eta ikasle bakoitzaren bizitzeko erara moldatuta dago, etxebizitza edo lantokia inguru osasuntsu eta erosoak izan daitezen.

BeasaineuskeraFeng Shuiak bizi garen espazioan mugitzen diren energiak ezagutu, aktibatu, harmonizatu eta orekatzen ditu, bertan egiten den jarduerak hobetzen eta alderdi guztietan bizitza kalitate hobea lortzen.

Feng Shuiak tresna eta ikuspegi berriak ematen dizkigu gure mugetara hurbiltzeko, gurekin eta gure inguruarekin beste era batzuetara erlazionatzeko eta “boteretze” pertsonalean beste maila bat lortzeko.

Helburuak:

  • Gure ingurunea ikusteko era berri bat lantzea.
  • Inguruneko elementuak sailkatzeko gai izatea eta gure alde daudenak bultzatu espazio orekatuak lortzeko.
  • Ba-Gua mapa erabiltzen ikasi.
  • Bost elementuen indarrak identifikatu eta aktibatzen ikasi.
  • Oinarrizko erremedio eraginkorrenak ezagutzea eta konponbide egokiena espazio bakoitzerako aurkitzen ikastea.
  • Gure ahalmen sortzaile eta eraldatzaile bultzatu.

Baldintzak: Ikastaro hau edozein pertsonentzat da. Ez du aurreko ezaguerarik eskatzen. Kobenigarria da etxeko edo lantokiko plano bat edo eskema bat eskalan egindakoa ekartzea. (Horrela bakoitzak bere etxeko energiak landuko ditu, ikasitakoa praktikara emanaz).

Ikastaroaren iraupena: Ikastaroa 6 ordutan emateko prestatuta dago, 2 larunbatetan, 3 orduko saioaz.

Egutegia: Urtarrilak 18 eta 25an. 

Ikasgai zerrenda: OINARRIZKO FENG SHUI FORMETAKO ESKOLA:
 Zer da Feng Shui?
o Historia.
o Gure espazioa gure energian irudi bat.
 Ingurunea
o nola eragiten digu inguruneak?.
 Oinarriak
o Yin eta Yang.
o Energian mogimendua.
o Formak.
o Eraikuntzak.
 Ba-Gua eta trigramak
o Jatorria.
o Ikurrak, irudiak, eta indarrak
o Espazioak.
 5 elementuak
o Bereizmena eta zikloak
 Feng Shui praktikatuz
o Konponbideak bilatuz.
o Feng Shuiko objetu erabilgarriak
o Erremedioak Ba-Gua zonen arabera.
o Erremedioak aktibatzen ikasi.
 Ikasitakoa aplikatuz.

Ikasitakoa praktikan jarri bakoitzan etxeko planoan arabera. Ortarako kobenigarria da etxeko edo lantokiko plano bat edo eskema bat esakalan egindakoa ekartzea.

Amaieran FENG SHUI HABLA HIPANA elkarte profesionalak omologatutako D I P L O M A bat emango zaio, ikastaroa bete duenari.
Txostena eta Ba-Gua mapa plastifikatu bat emango da. (erderaz – Ikastaroko dokumentazio dena erderaz prestatuta dago).

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button
Close