garapenattk-mundura

2014-06-18: Bergarako Gaztetxea

Pasa den asteazkenean, Bergarako Gaztetxeko 14. urteurrena ospatzeko prestatutako egitarau barruan, TTiKLiK! ELKARGUNEAk Antzerki eta Adimen Emozional Tailer bat egin zuen bertako haur, gazte eta gurasoekin.

bergara

Gure aldetik esperientzia erabat positiboa izan zen. Honelako erronka bati (generazio desberdinekin lana egitea) aurre egiten genion aurreneko aldia zen, hala ere gure bi irakasleek ederki eraman zuten saioaren bidea. Eta han elkartu ginenok ederki pasatu genuen.

Eskerrik asko Nahia Alkorta Elezgarai eta Aintzane Irizar Arandia, TTiKLiK!en barruan egiten ari zareten lanagatik!

Eskerrik asko Bergarako Gaztetxea, zuen 14. urteurrenean gurekin kontatzeagatik!

Eta eskerrik asko GURASO ASANBLADAri tailerrean hain aktiboki parte hartzeagatik!

Hemen uzten dizuegu egindako saioaren laburpen grafikoa:

 

 

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close