TTiKLiK!

3. URTEBETETZEA

 

Egun batzu barru, Azaroak 29an, hiru urte beteko dira TTiKLiK.com-en aurreneko sarrera publikatu genuenetik.

eboluzioa2

Hasi ginenetik gure inguruko bizitza erabat aldatu zaigu, proiektu berriak martxan jarri ditugu, eta baita beste asko atzean utzi. Aurtengo urtea INDARTZE urtea izan da; TTiKLiK! ELKARGUNEAk bere lekua topatu du eta bere bidea zein den ikusi.

Urtero diogun bezala, urteak betetzeak guretzako esanahi handia dauka, hasiera batean informazio propioa biltzeko gune bat zena gaur egun egunero bixitatzen gaituzten pertsonentzako informazio-biltegi bihurtu da. Pozgarria da astero-astero bixita kopurua goraka doala ikustea, eta are pozgarriagoa oraindik jasotzen ditugun animo eta elkartasun mezuak jasotzea. 

Egun berezi hori ospatzeko, nola ez, zozketa politt bat jarri nahi izan degu martxan eta ez hori bakarrik, egun honek GURASOEI GUTUNA lehiaketa sari banaketarekin bat egiten duenez, sari banaketara zatozten guztien artean ere, zozketa politt batzuk egingo ditugu (egun horretan Toti Martinez de Lezea izango dugu gurekin)

Web guneko zozketan parte hartuko dutenak,  inkesta hau  ondo beteta dutenak izango dira eta ondo beteta izan eta facebookeko orriari ‘atsegin dut’ egin,  facebook-eko urtebetetze hitzordura etorriko direla esan eta ekitaldia elkarbanatu dutenak gainera bi txartel izango dituzte zozketarako. 

Zozketatuko dena: padresformados-ek atera berri dituen emocionate bildumako 8 liburuko lotea (momentuz erderaz bakarrik daude).



Portadas-2º-edicion-copia

Animatu eta parte hartu!!!

*Zozketak Penintsula Iberiarrerako bakarrik balio du.

 Oraindik bide luzea daukagu aurretik eta bide hori zuek denok gurekin zaretela egiten jarraitu nahiko genuke.

 

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Close