garapenapsikologia-pedagogiattk-ikastaroak

Haur Adimen Emozional eta Antzerki talde berria asteazkenetan

2016ko Otsailetik aurrera Haur Adimen Emozional eta Antzerki talde berria jarriko dugu martxan.

Nola?

Guztia jolas eta ariketa dibertigarrien bidez egingo dugu. Haurren erritmoa eta beharretara egokituko da saio bakoitza. Bi irakaslek gidatuko ditugu saioak: Nahia Alkorta Elezgaraik bizitzarako baliagarriak diren antzerki teknikak landuko ditu eta Aintzane Irizar Arandiak haurren adimen emozionala (segurtasuna, autoestimua…) landuko ditu.

Ikasturte amaieran, egindako lana gurasoen aurrean erakutsiko dugu (edo akaso ez, haurrek nahi ez badute).

Guztia, EUSKARAZ landuko dugu. (Euskara ikasten edo erdi purdi dabiltzan haurrek asko ikas dezakete hemen, jolasean).

Talde hau 4-7 urteko haurrentzako prestatua dago eta asteazkenetan izango da 18:15-19:15 ordutegian.

Urtarrilaren 27an proba klase bat egingo dugu, irekia, nahi duen haurra tailerra probatzera etor daitekeelarik. Klase honetara etortzeko izena ematea beharrezkoa da.

Informazio gehiago: info@ttiklik.com || 646.502298

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button
Close