Gurasoei Gutunanabarmenduakttk-mundura

VI. “GURASOEI GUTUNA”

Kaixo Ama, kaixo aita… hemen naiz berriro… aurten ere inguruko guztiak dantzan jarri ditut gurasoei gutuna idazteko… eta nik aspaldian idatzi ez dizuedala konturatu naiz.

Azken gutunetik gauza asko pasatu dira, ur-handitan sartu naiz, nere espezialitatea da, badakizue…

nire barruak nahastu, kanpora bota eta ate asko ixteko gai izan naiz. Ate horiek itxi eta berriak irekitzeko, iaz GURASOEI GUTUNA liburua atera genuen, zuen omenez, guraso guztien omenez; jendeak gurasoei idazteko, barruak askatzeko duen beharra ikaragarria da, eta liburu hau denon lagungarri izaten ari da.

Iaz, liburua ateratzetik aparte… beste erronka bat jarri nion nire buruari….ez didazue sinistuko, Behobia-Donostia lasterketa egitera animatu nintzen eta korrika egiten hasi…oraintxe bertan aita badakit zer esango zenukeen: ‘¿te persigue alguen o que?’. Ez dakit norbait segika dudan, edo ni zerbaiten atzetik noan, baina korrika egiten hasteak beste mundu bat zabaldu dit. Nire burua hobeto ezagutzeko aukera bat izan da… pentsa ze gustura nabilen, gailurren bat edo beste ere egin dudala. Eta gehiago egiten jarraitzeko asmoa dudala…

Gailurrak aipatu ditudala, nire aurreneko gailurra planeatu gabekoa izan zela esan beharra daukat, eta baita beste gailur guztien hasiera ere. Sakanako ibilaldian hasi zen dena. San Migeli barkatzea lortu nuen egunean. Bertan mendian ibiltzeko gai nintzela ikusi nuen, urte askotan min egin diodan gorputz honek horretarako indarra eta gogoa baduela, eta ez dakizue zein eskertuta nagoen bertan lagun izan genituen guztiei! Horietako bat, Andoni, gaur guri laguntzera etorri da. Badakit gaurko eguna berarentzako berezia dela, baina hala ere gurekin tarte hau pasatzera etorri da, eta ez dakizue zenbat eskertzen diodan!, gaurkoa ez ezik baita biharkoa ere, bihar bera izango bait da 42 kilometro korrika egingo dituena. Ez dakit biharko eguraldi iragarpena zein izango den, baina gaur behintzat, hona, Igartzara eguzkia ekarri digu guri Andonik!

Ezin dizuet hurrengo gutuna laster idatziko dizuedala zin egin, baina badakit hurrengo bat izango dela, idazteak barruak askatzen laguntzen dit eta. Gero arte ama, gero arte aita. Gaur gauean ere ametsetan topo egingo dugu. Maite zaituztet.

Itxaro

Partehartzea:

Helduak: 22

Gazteak: 5

Haurrak: 47

0-7 urte: 5

Epaimahaiak (ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ!!!)

Heldu eta gazteen kategorian: Joxe, Ekaitz eta Irati Goikoetxea

Haurren kategorian: Jorge Porras, Joxepa Madariaga eta Jaione Otegi.

Haurtxoen kategorian: zozketa

IRABAZLEEN ZERRENDA:

0-7 urte arteko haurrak (Gurasoei marrazkia)

5 umeei irrien lagunak-en oparia: Saioa, Amets, Lide, Lexuri eta Maddi

    

Sariduna (zozketaz): Maddi Azurmendi Mendizabal

Saria: Ume2010

6-11 urte arteko haurrak

Naroa Asensio Gastón

Saria: ELKAR

AIPAMEN BEREZIA: Intza Mella Mendizabal

Gazteak. 12-18 urte

Nora Gondat

Saria: ELKAR

Helduak

Naiara Goia Imaz

Saria: Beasaingo UdalaELKAR eta Zezilionea Jatetxea

AIPAMEN BEREZIA: Iñigo Legorburu Arregi

MEDIOETAN:

[GOIERRRIKO HITZA] GURASOEI GUTUNA LEHIAKETAKO SARIAK BANATU DITUZTE

etiketak

Related Articles

Close