eu | es
Home / Erremedio naturalak / Antibiotiko naturalak / Antibiotiko naturalak

Antibiotiko naturalak

 
ANTIBIOTIKO NATURALAK: landare mundutik datozen erremedioak dira, mikroorganismoen haziera ekiditu edo deusezteko gaitasuna daukatenak. Gaixotasun asko ekidin edo sendatzeko gai diren erremedio naturalak dira.
 
Antibiotiko naturalak, laborategian modu artifizialean sintetizatutako antibiotikoetatik honela bereizten dira:
  • Ez daukate alboondoriorik.
  • Gorputzarentzako onuragarriak diren mikroorganismoak errespetatzen dituzte.
  • Gehiegikeriagatik ez dira arriskutsuak bihurtzen.
  • Merkeak dira eta erraz lor daitezke.

Antibiotiko natural garrantzitsuenak:

Baratxuria: (Allium sativum) Dudarik gabe, bakterizida eta antibiral natural hoberena da. Propietate antibiralak dauzkaten 20 osagarri baino gehiagorekin eta ia 40 osagarri antibakterianoekin (Aliicina, ajoeno, azido kafeiko, azido askorbico, acido klorogenico, kerzitina, etab.). Hauek denak harnas aparatu eta aparatu exkretorerako gaixotasunen barruko tratamendurako egokia egiten dute. Kanpora begira, zauriak desinfektatu eta infekzioak ekiditeko balio du.  

Tipula: ( Allium cepa) Baratxuriaren falimiakoa eta osagai berdintsuak dituena. Tipula beste antibiotiko natural bat da. Osagai sulfuratu, azido eta flabonoidetan aberatsa, harnas aparatuko infekzio prozesuei kontra egiteko erremedio hoberenetakoa da (gripea, bronkitisa, faringitisa, etab..). Kanpoan erabilita, desinfektatzaile ona da.

Etxinazea: ( Equinácea angustifolia) Bakterio, onddo eta birusen aurkako propietate antimikrobianoak dauzka; antibiotiko kimikoen ordezko espeziala. Inmunitate sistema suspertzeko ahalmena dauka, globulu txuriak sortuz.

Jengibrea: (Zingiber officinale) Kapazitate antibakterianoa du.Heste-florarako beharrezko diren mikroorganismoak errespetatzen ditu (Lactobacillus), mikroorganismo kaltegarriak deuseztuz, Escherichia coli. Gastroenteritis kasu asko tratatzeko beharrezkoa da, batez ere umeetan. Bere indar antibakterianoa Helicobacter pylori bakteria deusezteko gai da.

Ezkaia (Tomillo): ( Thymus vulgaris) Landare honek dauzkan azidoak dira propietate antibiralak ematen dizkionak. Antibakteriano indartsua da, ez ditu bakteriak hiltzen, baino hauen bikoizketa ekiditen du (propietate bakteriostatikoa). Kanpoan erabilita desinfektante indartsua da eta zauriak sendatzen laguntzen du.

Erromeroa: ( Rosmarinus officinalis) Erromeroak 40 printzipio antibakteriano baino gehiago eta 20 antibiriko baino gehiago dauzka. Infusiotan erabilita, harnas- edo hesteetako gaixotasunetako germenei kontra egiteko balio du. Janarietan usaia emateko erabilita, germen patogenoen ugaritzea galarazten du.

Menta: ( Mentha ssp. ) Osagai antibakterianoetan aberatsak; batez ere, hesteetako usteltzeak sahiesteko.

Tila: ( Tilia sp.) Birus eta bakterien ugalketa geldiarazteko propietate antibiral eta antibakterianoak dauzka, infekzioei kontra egin behar zaien tarteetan erabiltzeko aproposa da.

Kuzua: Propietate anitzeko almidoia: beherakoa hobetu, tabako edo alkoholaren dependentzia kentzen lagundu…

Hesteetako funtzionamendua orekatzen du, idorreri nahiz beherakoetan.

Hesteetako floraren maila egokia mantentzeko balio du. Daukan fibra kantitateak azukre eta grasa gutxiago xurgatzen laguntzen digu. Sukarra jaitsi eta gripe sintomak baretzen ditu. Harnas-arazoetan lagungarri izan daiteke: bronkitisak, katarroak,… Neke kronikoa baretzen du eta gure energia haunditu.

 

Ezaugarri antibiotikoak dauzkaten elikagaiak:

Tipula eta baratxuriez aparte, bere propietate antibiotikoengatik garrantzitsuak diren beste elikagai batzuk ere aipatu ditzakegu:

Perretxiku medizinalak: Perretxikuen propietate antibiotikoak oso nabarmenak dira. Ez da bakarrik Penicillium notatum aipatu behar (penizilina sintetizatu zen hemendik). Txanpinoiak (Agaricus bisporus) edo niskaloak (Lactarius deliciosus) adibidez, propietate antibiotiko naturalak dituztela ongo jakina da.

Propoleoa: Egiptoko faraoiak momifikatzeko propoleoa erabiltzen zen. Teknika hau erleengandik ikasi ei zuten, erleek, erlauntzan sartutako sagua propolioaz baliatuz momifikatzen zutela ikusita. Erleek, propoliaz, erlauntzako zirrikitu guztiak ixteaz gain, etxea desinfektatzea lortzen dute, beraz, erleak “erizain” onak dira oso, etxeko hotz-beroa eta hezetasuna zaintzeaz gain, gaixotasunen profilaxia ere bikain egiten dute.

Propoleoa, antibiotiko naturala da, infekzioen kontra izugarri eraginkorra izateaz gain, antioxidantea, antinflamatorioa eta hainbat gaixotasunen “anti” izateagatik, ongi merezitako fama du, erlauntzako bost izarreko produktutzat hartzen da.

Eztia: Bakterien aurkako elikagai ona. Eztia hartzea hurrengo kasuetan gomendatzen da: anorexia kasuetan, gaixotasun edo ebakuntza ondorenean indarberritzeko eta kirola egitean, besteak beste.

Nutrizio-ahalmenari dagokionean, esan, kirola egitean eta desnutrizio kasuetan polena eta erle-opila erregin-jelearekin nahastua hartzea gure gorputzarentzat aportazio izugarri ona eta eraginkorra dela.

 

About TTiKLiK!

One comment

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


8 + = eleven

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>