eu | es
Home / TTiKLiK! / Zozketa: TXOTXONGILO ANTZERKIA

Zozketa: TXOTXONGILO ANTZERKIA

 

Egun batzu barru, Azaroak 29n, bi urte beteko dira TTiKLiK.com-en aurreneko sarrera publikatu genuenetik.

eboluzioa2

Hasi ginenetik gure inguruko bizitza erabat aldatu zaigu, proiektu berriak martxan jarri ditugu, eta baita beste asko atzean utzi. Aurten gure ametsa izan den TTiKLiK! ELKARGUNEA ireki dugu. Denontzako baliagarri diren ikastaro, tailer, hitzaldi etab. eskainiz. 

Duela urte bat genioen bezala, urteak betetzeak guretzako esanahi handia dauka, hasiera batean informazio propioa biltzeko gune bat zena gaur egun egunero bixitatzen gaituzten pertsonentzako informazio-biltegi bihurtu da. Pozgarria da astero-astero bixita kopurua goraka doala ikustea, eta are pozgarriagoa oraindik jasotzen ditugun animo eta elkartasun mezuak jasotzea. 

Sarrera hau aprobetxatuz urte honetan gurekin egon diren pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, eta batez ere gure kolaboratzaileei:

ESKERRIK ASKO BIHOTZEZ!!!

Egun berezi hori ospatzeko, nola ez, zozketa politt bat jarri nahi izan degu martxan:

Azaroaren 29an, arratsaldeko 15:44etan izango da zozketa [Aza 29, 2011 @ 15:44] orduntxe argitaratu baitzen gure aurreneko post-a: El niño feliz. Su clave Psicológica

Zozketan parte hartuko dutenak, egun eta ordu horretan gure buletinean izena eman (dagoeneko emanda daudenak ere)  eta hemen azpian iruzkin bat utziko dutenak eta/edo facebook-eko urtebetetze hitzordura etorriko direla esan eta ekitaldia elkarbanatu dutenak izango dira. 

Zozketatuko dena: TXOTXONGILO ANTZERKIA eta bertan ibiltzeko TXOTXONGILOAK, La tienda de los monicacos-en eskutik.

7174 2951j 2951c 2951a 2951d

Animatu eta parte hartu!!!

*Zozketak Penintsula Iberiarrerako bakarrik balio du.

 Oraindik bide luzea daukagu aurretik eta bide hori zuek denok gurekin zaretela egiten jarraitu nahiko genuke.

About TTiKLiK!

3 comments

  1. zorionak zuei,
    oso lagungarri zaizkigu zuen idatzi eta proposamenak. Ezberdina eta erakargarria era berean. Jorratu nahi dugun ibilbidean, bidelagun aparta.

    halaxen segizuen, mila zorion eta esker!

  2. Amaia Gozategi

    Urte askotan, ikasiz disfrutatzen, jarrai dezagula zure txoko polit hortan.
    MILA ZORION!!!

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*


+ seven = 8

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>