Jone Areta Urrestaratzu

 

Mila esker Jone! Gure proiektu ttiki honetan parte hartzeko jarri duzun gogoa eta interesagatik!

ONGI ETORRI!!!

TTiKLik! taldea.

 

Jone Areta Urrestaratzu

(Lakuntza, 1976)

Haur Hezkuntzako irakaslea, psikomotrizista eta kalitate bideratzaile eta auditorea

Urte batzuk pasa diren arren, argazki hau aukeratu dut bertan hezkuntza beste modu batez ulertzen lagundu didan pertsonarik garrantzitsuenarekin agertzen naizelako, nire semea.

Txikitatik argi neukan “andereño” izan nahi nuela eta gaztetatik haurrekin erlazionatutako ekintzetan ibili izan naiz. Aisialdian hasieran, hezkuntza arautuan ondren, 1998an Nafarroako Unibertsitate Publikoan magisteritzako ikasketak bukatu nituenean. Bukatu nuen urtean bertan lanean hasi ninten Ikastoletan eta orain arte bertan jarraitzen dut. Nafarroako Ikastola desberdinetan lanean aritu naiz irakasle, psikomotrizista eta zuzendari lanetan eta EAEko beste Ikastola batzuetan kalitate bideratzaile eta auditore bezala. 2008an Txioka Haur Ikastola martxan jarri zen eta proiektu horren zuzendaritza hartu nuen, egun bertan lanean jarraitzen dudalarik.

Baina betidanik hezkuntzan aritu naizen arren, ama izateak hezkuntzari buruzko beste dimentsio bat eman dit. Arlo profesionaletik zein pertsonaletik ezinbestekoa iruditzen zait familiei etxean ematen den hezkuntzarako baliabideak, aholkuak, esperientzia trukaketak, iritziak…. ematea. Eta helburua ez da aditu baten ahotik formula magikoak entzutea gero etxean martxan jarri ahal izateko, baizik eta informazioa eskaintzea eta trukatzea guztion artean gure esperientzia aberatsagoa bihurtuz. 

Elkarlanean hezi!! 

 Erlazionatutako artikuluak:

Back to top button