Haur-elikadura: buruhauste eta zalantzak
Kaixo!
TTiKLiK!ELKARGUNEAn proiektu zoragarri bat ernaltzen ari da, beno egia esan ‘haurdunaldia‘ nahiko aurreratua dago eta azken ukituak emateko zuen laguntza behar dugu.
Haur-elikaduraren inguruan dituzuen, izan dituzuen edo izango dituzuen zalantzak guri bidaltzea nahi dugu:
adibidez…
– noiz hasi frutak ematen?
– purean edo osorik eman behar diogu janaria?
– fruta azalarekin edo azalik gabe…?
– zenbat denboran egosi behar dira barazkiak? eta nola?
– arrain bat prestatzeko eta haurrari eskaintzeko ze modu gomendatzen diguzu…?
Burura datorkizuen edozein zalantza. 6 hilabetetik 12 urtera arte. Azkar edo beranduago, modu batera edo bestera, zuen galdera edo zalantzak erantzuna jasoko du. Ziur erantzuteko moduak harrituko zaituztela 🙂 !!
Mila esker!
TTiKLiK! TALDEA (oraingoan TALDE hitzak garrantzi handia dauka eta!)